Testu input tradizionala
Sakatu zenbakizko tekla bat (2tik 9ra) behin eta berriz, zuk nahi duzun karakterea
agertu arte. Idazteko hautaturiko hizkuntza nolakoa, karaktereak halakoak.
Nahi duzun hurrengo letra erabiltzen ari zaren tekla berean badago, itxaron kurtsorea
agertu arte eta sartu letra.
Puntuazio-markarik ohizkoenak eta karaktere bereziak ikusteko, sakatu 1 behin baino
gehiagotan. Karaktere berezien zerrenda irekitzeko, sakatu *. Tarte bat sartzeko, 0
sakatu.