Eskubide digitalen kudeaketa
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun eta legezko
eskubideak, copyright eskubideak barne. Copyright babesak irudiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu edo bidaltzea
galaraz diezazuke.
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights Management) teknologia ezberdinak erabil
ditzakete, copyrightak barne, beraien jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen ditu
DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono honekin WMDRM 10, OMA DRM 1.0, OMA DRM 1.0 bidalketa blokeoa eta
OMA DRM 2.0 bidez babestutako edukiak ikus ditzakezu. DRM softwareren batek edukirik babesten ez badu, eduki honen jabeek
DRM-en aurka babestutako edukira sartzeko DRM software honek duen gaitasuna baliogabetzeko eskatzeko eskubidea dute.
Honek DRMrekin babestutako eduki hori zure telefonoan berritzea saihets dezake ere. DRM software hori baliogabetzeak ez du
eraginik beste mota batzuetako DRM-arekin babesturiko edo babestu gabeko edukiak erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko zure
eskubideak azalduz.
Beste transmisio-metodo batzuk ez dute lizentziarik transferitzen, baina hau edukiarekin batera berrezarri behar da
telefonoaren memoria formateatu ondoren, OMA DRM bidez babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko. Lizentziak
berrezartzea beharrezkoa izan daiteke zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.
Telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia badu, lizentziak eta edukia galduko dira telefonoaren memoria formateatuz
gero. Lizentziak eta edukia gal ditzakezu zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero. Lizentziak edo edukia galtzeak, telefonoan
berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke, eta eduki babestua SIM hori telefonoan sartzen bada soilik ikusi
ahal izango da.