Kokapen-metodoei buruz
Mapak aplikazioa zure kokapena mapan bistaratzen du GPS edo A-GPS sistemak erabiliz.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) kokapena kalkulatzeko erabiltzen den
satelitean oinarritutako nabigazio-sistema da. Lagunduriko GPSa (A-GPS) GPS
posizionamenduaren abiadura eta zehaztasuna hobetzeko sare lokaleko informazioa
erabiltzen duen sareko zerbitzua da.
A-GPS datuak deskargatzean zerbitzu-hornitzailearen sarearen bidez datuak
transferituko dira. Ibiltaritzan, hau da, zerbitzu-hornitzailearen saretik kanpo
zaudenean, datu-transferentzien gastuak handiagoak izan litezke. Horregatik, modu
lehenetsian, ibiltaritzan ez da A-GPS sistema erabiltzen, baina honek esan nahi du
kokapena kalkulatzeko A-GPS sistema erabiltzean baino denbora gehiago behar izango
duela.
A-GPS sistemaren erabilera ibiltaritzan onartzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektagarrit.
>
GPSa
>
Intern. lagund. GPSa
. Datu-transferentzien gastuei buruzko
informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan zerbitzu-hornitzailearekin.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) Amerikako Estatu Batuetako gobernuak
zuzendutakoa da, hau izanik sistema honen zehaztasunaren eta mantentze lanen
erantzule bakarra. Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen
doikuntzek eragina izan dezakete kokapenari buruzko datuen zehaztasunean, eta hau
Irrati-Nabigazio Plan Federalaren eta Estatu Batuetako Defentsa Zibilaren Sailean GPS
politikari buruz sortu daitezkeen aldaketen menpe dago. Sateliteen geometria eskasak
ere zehaztasunari eragin diezaioke. Zure kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek eta
Mapak 27
eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen erabilgarritasun eta kalitatean eragina izan
dezakete. Baliteke GPS seinaleak eskuragarri ez egotea eraikinen barruan edo lur azpian
eta oztopa daitezke zenbait materialekin, hormigoia eta metala, esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz bat egiteko, ez eta GPS hargailuak eta irrati
zelularren sareek adierazten dituzten datuetan soilik oinarritzea kokatu edo
nabigatzeko.
Bidaietarako odometroak zehaztasun mugatua du, eta akats batzuk izan ditzake.
Zehaztasuna, GPS seinaleen erabilgarritasuna eta kalitateari loturik egon daiteke.