GPS hargailua
Gailuak barneko GPS hargailua badu, Mapak aplikazioarekin erabil dezakezu.
Barneko GPS hargailua erabiltzean bateria azkarrago huts daiteke.
Kanpoko GPS hargailua erabiltzea
1 Guztiz kargatu GPS hargailu bateragarria eta piztu ezazu.
2 Konfiguratu gailuaren eta GPS hargailuaren arteko Bluetooth konexioa.
3 Kokatu GPS hargailua zeruaren ikuspegi garbia izateko moduan.
4 Ireki Mapak aplikazioa eta hautatu kanpoko GPS hargailua.
Baliteke hainbat minutu igarotzea lehenengo GPS konexioa ezartzeko. Ondorengo
konexioak azkarragoak dira, baina GPS sistema zenbait egunetan erabili ez baduzu edo
erabilitako azken kokapenetik oso urrun bazaude, denbora pixka bat beharko du
sateliteko seinale indartsu bat aurkitzeko.
Halaber, Mapak aplikazioa GPS hargailurik gabe erabil dezakezu mapak arakatzeko,
helbideak eta kokapenak bilatzeko eta ibilbideak planeatzeko.