Helmugara joateko norabidea ikustea
Errepidetik kanpo bazaude edo eremuko mapa gailuan deskargatuta ez baduzu,
helmugara joateko norabidea ikus dezakezu.
Hautatu
Menua
>
Mapak
.
1 Hautatu
Eraman hona
.
2 Helmuga ezartzeko, hautatu dagokion aukera.
30 Mapak
3 Hautatu nahi duzun kokapena.
Lerro zuzenak helmugara joateko ibilbiderik zuzenena eta distantziarik motzena
adierazten du. Ibilbideak ez ditu kontutan hartzen bideko oztopoak, hala nola,
eraikinak, oztopo naturalak edo altitudearen ezberdintasunak.
Non zauden jakiteko eta norabide zuzena jarraitzeko, puntu gorriek oinez edo kotxean
egin duzun ibilbidea erakusten dute.
Sarea edo Internet
Hainbat interneteko zerbitzutara sar zaitezke zure telefonoaren arakatzailearekin.
Pantaila-tamainaren arabera, webguneen itxura aldatu egin daiteke. Baliteke web
orrietako xehetasun guztiak ezin ikustea.
Zure telefonoaren arabera, sare-arakatzaile funtzioa Sarea edo Internet gisa ager
daiteke menuan, hemendik aurrera Sare deituko diogu.
Garrantzitsua: Fidagarriak diren eta segurtasun eta babes egokia ematen duten
zerbitzuak bakarrik erabili software kaltegarrien aurka.
Zerbitzu horien eskuragarritasuna, prezioak eta argibideak jakiteko, jarri harremanetan
zure zerbitzuaren hornitzailearekin.
Zerbitzuaren hornitzaileak bidalitako konfigurazio-mezu gisa jaso ditzakezu
arakatzeko beharrezko konfigurazio-ezarpenak.
Web-zerbitzu batera konektatzea
Hautatu
Menua
>
Weba
>
Hasiera orria
. Bestela, egonean moduan, eduki sakatuta
0.
Behin zerbitzura konexioa egiten duzunean, horko orriak arakatzen has zaitezke.
Baliteke zerbitzu desberdinetan telefonoko botoien funtzioa aldatzea. Jarraitu
telefonoaren pantailako gida-testuak. Informazio gehiagorako, jar zaitez
harremanetan zure zerbitzu-hornitzailearekin.
SIM zerbitzuak
Zure SIM txartelak zerbitzu gehiago eskein ditzake. Zure SIM txartelak onartzen badu
bakarrik erakusten da menu hori. Zerbitzu eskuragarriak nolakoak, menuaren izena eta
edukiak halakoak.